Hemen zaude: http://www.plugintek.com/eu/aperitivos_tecnologicos.php
TECNALIAK gidatutako lan-bilerak, formatu berri eta dinamiko batean. Gure etorkizunerako erabakigarriak diren arloetako teknologia- eta merkatu-joerak azaldu eta eztabaidatuko dira. Energia, garraioa, fabrikazio-sistemetako joera berriak, nanoteknologiak, eraikuntza eta osasuna. Bi ordu inguru iraungo dute, eta egunerokotasun handiko gaietan murgilduko gara horietan.
Bizi dugun krisialdian, hainbat sektoretako eragileei azaldu nahi diegu energia- sektoreak berrikuntzan oinarritutako zer aukera dituen; dibertsifikazioa da horietako bat.
TECNALIAKO energia-unitateak, I+G+b jardueren bidez, energiaren balio-kate osoari lagundu nahi dio, bai material, ekipo eta sistemen hornitzaileei, bai energiaren sortzaile, banatzaile eta merkaturatzaileei.
Gaia:
1.- Energia-sektorearen joerak; dibertsifikazio-aukerak.
2.- Itsasoko energiak: Off-shore energia eolikoa eta olatuen bidezko energia sortzeko jarduera berrietarako ekipoak eta osagaiak.
Hizlaria: Luis Pedrosa, Energia Unitateko zuzendaria, Javier García Tejedorrekin eta Iñaki Azkaraterekin osatzen duen lantaldearekin batera.
TECNALIAKO unitate batek gainazal-garraioaren sektorean (automobilgintza eta trena) ardazten du bere ikerketa- eta garapen-jarduera. Hala, lehengaien hornitzaileei, osagaien, sistemen eta moduluen hornitzaileei, OEMei, eta ibilgailuen (automobilak eta ibilgailu industrialak), autobusen eta trenen fabrikatzaileei eskaintzen die zerbitzua.
Unitateak berrikuntza eta garapen teknologikoa eskaintzen ditu fabrikazio- eta eraldaketa-prozesuen, eta produktu eta sistema aurreratuen arloan. Horretarako, espezializazio teknologikoa du materialetan (nanomaterialak), eta eraldaketa- eta konformazio- prozesuetan. Halaber, energia kontsumoari, segurtasunari eta funtzionalitateari dagokienez, ibilgailuak hobetzeko soluzioak eta kontzeptuen simulazioa eskaintzen ditu.
Gaia:
1.- Automobil, tren, autobus eta ibilgailu industrialen emisioak murrizteko eta haien pisua arintzeko materialak eta prozesuak.
2.- Enpresa-estrategiatik proiektu teknologikora.
Hizlaria: Pablo Martinez, automobilgintza-unitateko merkatu-gerentea, eta sektoreko enpresa bat.
Nanozientzien eta nanoteknologien barruan, materia eskala nanometrikoan ulertzea eta kontrolatzea helburu duten hainbat diziplina eta teknika sartzen dira. Nanometro bat (metro baten mila milioiren bat) molekula txiki baten luzera da. Eskala horretan materiak ezaugarri desberdinak, eta askotan, harrigarriak ditu, eta diziplina zientifiko eta teknologikoen arteko mugak ezabatu egiten dira. Horregatik sartzen dira nanoteknologian jakintza-arlo asko.
Sarritan esaten da nanoteknologia "disruptiboa" edo "iraultzailea" izan daitekeela, produkzio industrialaren metodoetan izan dezakeen eraginagatik. Osagai eta sistema txikiagoak, arinagoak, bizkorragoak eta prestazio hobekoak erabiliz, gaur egungo hainbat arazori irtenbidea eman diezaiokeen teknologia da. Horrek aberastasuna eta lanpostuak sortzeko aukera berriak ematen ditu. Munduko ingurumen-arazoak konpontzeko ere ekarpenak egin ditzakeela uste da, berariazko erabileretara doitutako produktu eta prozesuak garatu, baliabideak aurreztu eta emisioak eta hondakinak murriztu ditzakeelako.
Workshop honen helburua da nanoteknologiei buruzko erakusketa orokor bat aurkeztea. Ezaugarri nagusiak, egungo eta etorkizuneko eragina, eta hainbat sektore industrialetan dituen aplikazioak erakutsi nahi dira. Era berean, nanoteknologien aplikazioari buruz iritziak emateko gonbita egingo zaie bertaratuei.
Gaia:
Nanoteknologien aplikazioak; aukerak hainbat sektore industrialetan. Energia, eraikuntza, ingurumena, garraioa, osasuna eta abar.
Hizlaria: Jose Luis Viviente, INASMET-Tecnaliako nanoteknologia-programako arduraduna, Antonio Porro lankide eta adituarekin batera.
Industria-sistemen unitateak produktu eta zerbitzuak diseinatzeko, fabrikatzeko, mantentzeko eta iraungitzeko baliabide berriak garatzen ditu, enpresen lehiakortasuna handitzeko.
Gaia:
1.- Joerak fabrikazioan eta automatizazioan.
2.- Mantentze-lanen etorkizuna.
3.- Robotikak eskaintzen dituen aukerak.
Hizlaria: Agustín J. Sáez, industria-sistemen unitateko zuzendaria, bere taldekide Hugo Martínez de Lahidalga eta Karmele Florentiorekin batera.
TECNALIAk badaki gizartea zahartzeak hainbat sektoreri dibertsifikatzeko aukera emango diola. Gertaera hori erronka izugarria da gizarte aurreratuentzat, egungo eredu ekonomikoaren iraunkortasuna kinka larrian jartzen duelako.
Zentzu horretan, TECNALIAK arlo hauetan lanean dihardu: elikadura, IKTak, biomedikuntza, eraikuntza eta abar.
Gaia:
1.- Aldaketa demografikoaren gakoak.
2.- Zahartzearen fenomenoan lehentasuna duten sektore ekonomikoak.
Hizlaria: Topaketa honetan Tecnaliako negozio-unitateetako eragileek hartuko dute parte. Parte-hartzea zeharkakoa izango da.
Nanozientzien eta nanoteknologien barruan, materia eskala nanometrikoan ulertzea eta kontrolatzea helburu duten hainbat diziplina eta teknika sartzen dira. Nanometro bat (metro baten mila milioiren bat) molekula txiki baten luzera da. Eskala horretan materiak ezaugarri desberdinak, eta askotan, harrigarriak ditu, eta diziplina zientifiko eta teknologikoen arteko mugak ezabatu egiten dira. Horregatik sartzen dira nanoteknologian jakintza-arlo asko.
Sarritan esaten da nanoteknologia "disruptiboa" edo "iraultzailea" izan daitekeela, produkzio industrialaren metodoetan izan dezakeen eraginagatik. Osagai eta sistema txikiagoak, arinagoak, bizkorragoak eta prestazio hobekoak erabiliz, gaur egungo hainbat arazori irtenbidea eman diezaiokeen teknologia da. Horrek aberastasuna eta lanpostuak sortzeko aukera berriak ematen ditu. Munduko ingurumen-arazoak konpontzeko ere ekarpenak egin ditzakeela uste da, berariazko erabileretara doitutako produktu eta prozesuak garatu, baliabideak aurreztu eta emisioak eta hondakinak murriztu ditzakeelako.
Workshop honen helburua da nanoteknologiei buruzko erakusketa orokor bat aurkeztea. Ezaugarri nagusiak, egungo eta etorkizuneko eragina, eta hainbat sektore industrialetan dituen aplikazioak erakutsi nahi dira. Era berean, nanoteknologien aplikazioari buruz iritziak emateko gonbita egingo zaie bertaratuei.
Gaia:
Nanoteknologien aplikazioak; aukerak hainbat sektore industrialetan. Energia, eraikuntza, ingurumena, garraioa, osasuna eta abar.
Hizlaria: Jose Luis Viviente, INASMET-Tecnaliako nanoteknologia-programako arduraduna, Antonio Porro lankide eta adituarekin batera.
TECNALIAko eraikuntza-unitatearen ikerketa-jardueraren helburua da eraikuntzaren sektore industrialaren balio-katean parte hartzen duten eragile guztientzako negozio, produktu eta soluzio berriak garatzea, etengabe eraldatzen ari den sektore bat lortzeko, teknologikoki aurreratua, azken erabiltzailera bideratua, segurua, eta inguruarekiko begirunetsua.
Gaia:
Eraginkortasun energetikoa eraikuntzan, eraikuntzaren sektorerako aukera bat.
Sektorearen garapenak etorkizuneko erronka handiak ditu. Erronka horietako bat eraikinek, energia-kontsumoari dagokionez, sortzen duten ingurumen-inpaktuarekin dago lotuta.
Ingurumen-eragile horiek aukera ezin hobea izan daitezke produktu energetiko berriak garatzeko, energetikoki eraginkorrak diren eraikinak diseinatzeko, eta eko-auzoak egiteko.
Hizlaria: Eraikuntza-unitateko zuzendari Javier Urretak zuzentzen du, Jose Mari Campos eta Sergio Saiz, -Labein eta Cidemcoko eraikuntzako eraginkortasun energetikoko arduradunekin batera.