Plugintek; Enpresen eta teknologiaren arteko lotura

Desarrollado por anfora.net
Castellano | Euskera | Harremanetarako
Donostiako Teknologi Elkartegia. 2010eko Apirilaren 27 eta 28an. Plugintek; Enpresen eta teknologiaren arteko lotura.
Donostiako Teknologi Elkartegia. 2010eko Apirilaren 27 eta 28an. Plugintek; Enpresen eta teknologiaren arteko lotura.
Egitaraua Lekua Izen-ematea
Imagen de conferencias
Hemen zaude: http://www.plugintek.com/eu/degustaciones_tecnologicas.php

Dastaketa teknologikoak Erakusketa Aretoan

Gaurko eta biharko teknologiaren bidez esperimentatzeko aukera emango duten 17 dastaketa teknologikotik gora bilduko dituen erakusketa-aretoa izango du PLUGINTEKek. Ikasteko, partekatzeko eta aurkitzeko tokia, TECNALIA Korporazioko Unitateek dagoeneko abian diren proiektuetako teknologiak, kontzeptuak, proiektuak eta zerbitzuak interaktiboki erakutsiko baitituzte. Hona zenbait adibide: Eraikuntza: Abangoardiako azpiegiturak, Robotika berria, Material eta sistema adimendunak, Jakietarako bilgarriak eta askoz ere gehiago.

Ekitaldiak iraungo duen egun eta erdian zehar, erakusketa-espazioa bisitatu eta teknologiarekin kontaktua egin ahal izango dute bisitariek.

Etorri erakusketa-aretora eta hartu parte dastaketa teknologikoetan

Apirilak 27

10:30.- Elikagai- ontziratzearen analisia: azken joerak

AZTI-Tecnaliaren Elikagaiak Ikertzeko Unitateak jaki eta edarien bilgarrien analisi integrala egingo du, bereziki aztertuta garapen bidean diren hainbat kontzeptu berritzaile:

- Produktua diseinatzea eta asmatzea. Biltze-materialak: mintz eta estalki jangarrien aksua.

- Tratamendua: Ontzi berriak teknologia berrietarako: Presio altuetako teknologia berria.

- Merkaturatzea. Bizitza erabilgarria luzatzearen eta trazabilitatearen garrantzia: ontzi aktiboak, bizitza erabilgarria modelizatzeko softwarea eta trazabilitate-tresnak.

- Komunikazioa. Ontziak erabiltzaileari jakinaraztean duen garrantzia: etiketatze adimenduna.

11:00.- Teknologia espaziala enpresentzat

Helburua da espazio-sektoretik datozen zenbait teknologia eta aplikazio ezagutaraztea eta beste sektore eta enpresa batzuetara egokitzea, lehiakortasun-maila handiagoa lor dezaten.

Teknologia espaziala arrakasta handiz aplikatu izan da hainbat sektoretan, hala nola kirolaren arloan: hari esker, arropa elektronikoa garatu da, kirolarien parametroak kontrolatzeko erabiltzen dena. Adibideak:

Gorputz-parametroen GNSS seinalea ematen duen jantzi sentsoredun-monitorizatua.

Beste adibide bat da autoak muntatzeko prozesua hobetzeko ontzien akoplamendu-teknikak aplikatzea.

11:30.- Materialak. Sistema adimendunak

Material adimendunak sentitzeko eta erantzuteko ahalmena duten eta inguruneari erantzuten dioten materialak dira. Material eta sistema adimendun horiek askotariko sektoreetan aplikatzen dira, hala nola garraioetan, aeronautikan, bioosasungintzan edota segurtasun-zerbitzuetan.

TECNALIAKO Unitate Aeroespaziala material adimendunak garatzen eta sistema adimendunetan oinarrituriko aplikazioak diseinatzen ari da. Horietako zenbait gailu eta sistema erakutsiko dira, hala nola:

- Gas-sentsoreak

- Sentsore mikrobiologikoa

- Bibrazioak arintzeko sistema

- Askotariko material adimendunak

12:00.- Galdaketa eta burdingintza. Esperientzian oinarritutako berrikuntza

Eko-berrikuntza metalurgia-prozesuetan.

Prozesuari nahiz produktuari aplikatzen zaizkion teknologia-berrikuntzaren hainbat adibide aurkeztuko dira, galdaketa eta siderurgiako sektoreari dibertsifikatzea eta merkatuko posizioa hobetzea ahalbidetuko diotenak, bezeroentzako soluzioak eskaintza aldera.

- Galdaketa eta siderurgiako ekoizte-prozesuen kontrol integrala, produktuaren kalitatea atxikita eta haren ezaugarri mekanikoak eta prozesuen eraginkortasun energetikoa hobetuta.

- Galdatze-prozesuen, birberotze-labeen eta tratamendu termikoen kalitatea eta eraginkortasun energetikoa hobetzea.

- Materialen deformazioa eta portaera simulatzea. ((Esate baterako: ijezketa-prozesua optimizatzea).

- Potentzia handiko plasma termikoaren aplikazio metalurgikoak aztertzea. (Esate baterako: Metal likidoa koilaran plasma-teknologien bidez berotze-prozesua automatizatzea).

12:30.- Ingurumenarekiko aliantza. Berritu dezagun elkar hartuta (I)

1.- Bihur itzazu zure hondakinak hesi akustiko. Eman beste aukera bat zure produktuei.
Gaur egun, hesi akustikoek gero eta balio handiagoa dute merkatuan. Etengabeko bilakaera duten produktuak dira hesi akustikoak, eta material "berriak" erabil daitezke horiek egiteko. Aukera hori aprobetxatzeko bi ikuspuntu desberdin planteatzen dira: alde batetik, hesiak egiteko lehengai gisa hondakinak berriz erabiltzea; eta bestetik, enpresa baten negozioa dibertsifikatzea, alegia, produktu berriak sortzea (hesi akustikoak) ohiko ekoizte-prozesuan jada badiren azpiproduktuak aprobetxatuz nahiz aplikazio horren emaitza baino balio erantsi txikiagoa duten produktuak erabiliz.

2.- Hiri-altzariak berritzen. Banku bat, ez al da esertzeko?
Hiriko espazioa diseinatzean, garrantzi bera eman behar zaie funtzionaltasunari eta erosotasunari. Erosotasunaren kontzeptu jakin baten alde egiten dugu, alegia, alderdi hauek izango dituena kontuan: paisaia soinuduna, arnastutako airearen kalitatea, pertzepzio termikoa, argitasuna. Halaber, segurtasun-baldintzak bete behar ditu; hori guztia, gainera, gune publikoen onarpen sozial handiago bati lotu behar zaio. Diseinu horren elementu nagusietako bat hiri-ekipamendua da. Izan ere, hiri-ekipamenduek, normalean, ez dituzte inguruneari mesede egiteko faktore horiek aintzat hartzen, eta funtzionaltasun soila baino ez dute bilatzen. Tecnalia-Ingurumenak berrikuntza-ildo bati ekiteko aukera eskaintzen du, ekipamenduen sektoreko enpresekin nahiz hiriko erosotasunari lotutako arloetan ekarpen teknologikoa egin dezaketen beste sektore batzuekin elkarlanean.

13:00.- Ingurumenarekiko aliantza. Berritu dezagun elkar hartuta (II)

3.- Hondakinak: negozioa egiteko aukera.
Lehengaiak modu eraginkorrean erabiliko baditugu, beste gauza batzuen artean, geuk sortutako hondakinak berriz erabili eta birziklatu behar ditugu. Hondakin horiek funtsezko iturri izan behar dute fabrikazio-prozesuetan aprobetxa daitezkeen material berriak lortzeko, edota, beste zenbait kasutan, energia-iturri gisa balioa emateko. Materialak birziklatzea eta balorizazio energetikoa, ingurumenarentzat onuragarriak izateaz gain, egokiera industrial bat ere badira, lehiakortasuna hobetzen baitute eta negozioa egiteko aukera berriak irekitzen baitituzte.

4.- Aukera berriak: ura tratatzeko nanoteknologiak.
XXI. mendeko uraren kalitatea hobetzeko, erronketako bat da uretan gero eta ugariagoak diren kutsatzaileak kontrolatzea, hala nola pestizida-, antibiotiko-, hormona- edota kosmetiko-hondarrak. Multzo horretan substantzia asko sartzen dira, baina badituzte komunean zenbait ezaugarri: kontzentrazio txikia, arrisku handia eta ohiko teknologien bidez degradagaitzak izatea. Nanoteknologiak aplikatuz, substantzia horiezpoluitutako ura trata daiteke, eta hautakortasuna, sendotasuna, egonkortasuna eta tratamenduaren errendimendua hobetzen dira horrela; aldi berean, energia gutxiago erabiltzen da eta azpiproduktu gutxiago sortzen dira. Tecnaliako ingurumen-unitatea, titanio dioxidozko (TiO2) nanopartikulen bidezko eguzki-fotokatalisi hetereogeneoan oinarritutako tratamendu-prozesuak ari da garatzen, eta, halaber, xurgatzaile berriak, diametro nanometrikoko zuntzetatik abiatuta.

13:00.- Ingurumena

1. Lurzoru poluituak eta lurzoru narriatuak berreskuratzea: Berreskuratze-sistemaren infografiak

2. Biodigestoreak: Hondakin organikoak energia bihurtzea. Sistema oholen bidez azalduko da.

15:00.- Nekazaritzaren berrikuntza. Lantresna informatikoak sektorearen zerbitzura

1. INUDEA: Nekazaritza-ustiategiak hobeto kudeatzea ahalbidetzen duen software informatikoaren azalpena.

2. Ganaduarentzako GPS-LEPOKOAK: ganadua birtualki segitzeko sistema.

3. BEROTEGIEN TEKNOLOGIA: Bideo bidez eta berotegi baten maketaren bidez, laboreen fitomonitorizazio-sistema zer den eta energia alternatiboak zer diren azalduko da, laborantza intentsiboen errentagarritasuna handitzeko, betiere.

4. IN VITRO UGALKETA: Landare in vitro laginak.

5. Nekazaritzako eta basoko ABISU-ESTAZIOA (EAAF): Landa-lurrari aplikatutako teknologia.

6. DIAGNOSTIKOAK EGITEKO KITAK.

15:30.- NOVATEK: Enpresentzako teknologia-planak

Novatek. Enpresei beren teknologia-plana egitea errazteko laguntza-prozesua. TECNALIAk diseinatu duen metodologia malgu eta moldakorra du oinarri, parte-hartzailea da eta teknologo adituen laguntza jasotzen du. Taldekako tailerren bidez eta taldekako lan-dinamiken bidez garatzen da prozesua, eta aplikatu dute jada zenbait enpresatan, hala nola Vicinay Cadenas eta Tamoin enpresetan.

16:00.- GPON Doctor 8000: GPON sareak

"Klik bakar baten bidez" Banda Zabaleko Sare Optikoak atzeman, analizatu eta ebalua daitezke produktu berritzaile horri esker. Esparru horretan Europan egin den lehenbiziko produktua da. "Powered by TECNALIA" programaren barruan dago, zeinaren bidez enpresariei TECNALIAk parte hartzen duen I+G proiektuetako ikerketa aplikatuen emaitzak ematen baitzaizkie.

16:30.- ACK: Accessing Corporate Knowledge

Enpresa-informazioaren iturri hetereogeneoen elkarreragingarritasuna ahalbidetzen duen lantresna semantikoa da. Ditugun datuetatik ezagutza erauzten du. Hari esker, informazioa modu eraginkorrean bila daiteke, edozeri erantzun dakioke eta gaurkotasuna duten gaiak zein diren jakin daiteke, beste funtzionaltasun batzuen artean.

17:00.- Robotika berria

"Robotika berria" enpresentzako lehia-abantaila garrantzitsua da, kostuak oro har murrizten lagundu ez ezik, lanaren kalitatea, eta, aldi berean, langileen bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetu ere egiten baitu. Robot industrial klasikoek ez bezala, belaunaldi berriko robot hauek pertsonek lan egiten duten leku berean betetzen dute beren funtzioa, lan errepikakorrak, monotonoak, osasungaitzak, arriskutsuak eta abar eginez; hartara, langileek balio handiagoko beste jarduera batzuk egin ditzakete.

 

Apirilak 28

11:30.- Itsasoaren ikerkuntza

Itsasoaren portaera enigmatikoa behatzea eta aurreikustea.

Arrantzarako, itsas-teknologiarako eta kostaldearen garapen iraunkorrerako dauden eta sortzen ari diren teknologien aplikazioak aurkeztuko dira: Gizakion ekintzek itsasoan duten inpaktua hobeto kudeatzen eta ebaluatzen laguntzen duten sistema eraginkor eta zenbakizko aplikazioak, itsasoko prozesuak denbora errealean neurtu eta monitorizatu, eta itsasoak izango duen portaera aurreikustea ahalbidetzen dutenak.

11:30h.- Segurtasuna zerbitzuetara zuzendutako inguruetan (SOA)

Zerbitzuetan oinarritutako arkitekturek enpresen malgutasuna eta interoperabilitatea baimentzen dute bere IT azpiegituran. Baina teknologi berri guztiak segurtasun arrisku berriak barneratzen ditu eta hauek IT arduradunengatik kontutan hartu behar dira.

Enpresentan existitzen diren segurtasun politikak aplikatzea SOA inguruetan lan bihurria izan daiteke. Gure aldetik, lan hau errazago egiten erakutsiko dizugu, zure negozioaren mugak handitu ditzazun ardurarik gabe.

12:00.- Ergonomia digitala

Ergonomia digitala teknika eta ezagutza multzo bat da, eta hari esker, Internet pertsonen gaitasunetara eta beharretara molda daiteke, erabiltzaileek ingurune digitalean esperientzia ezin hobea izan dezatela bermatuz.

Web-orri bat nola hobetu daitekeen erakutsiko dugu, kalitatea neurtzen duten 7 faktoreren bidez: erabiltzailearen esperientzia; erabilerraztasuna; ikuspena; bateragarritasuna; ikus- eta informazio-diseinua; linean dagoen konfiantza eta duen fama; internazionalizazioa.

12:30.- Softwarearen industrializazioa

Softwarea sistematikoki berriro erabiltzeak lana bikoiztea saihesteen du, kostuak eta time-to-market-a murrizten ditu, eta negozioa egiteko aukera berriak sortzen ditu. Horretarako, UNE Software-an zenbait lantresna ditugu, hala nola PLUM eta RBSF. Lantresna horiek softwarea industrializatzeko erabiltzen dira, kudeaketari buruzko alderdiak eta berriz erabiltzeko aplikazio-teknikak sartuz.

13:00.- IT Mark, elkartze-proiektuak

I.T. Mark ziurtagiriari esker, informazioaren teknologien sektoreko ETE batek bere bezeroei edo bezero potentzialei erakuts diezaieke bere kudeaketa-prozesuak eta prozesu teknikoak aztertuak izan direla eta kalitatezkoak direla.

Ziurtagiri horiek eskuratzeko, bat egitea, zenbaitetan, irtenbide estrategiko bat izaten da nazioarte mailan aintzatetsita dauden kalitate-estandarrak lortzeko. UNE Software-n, elkartze-proiektu deitzen diegu bateratze horiei. Jakin nahi al duzu nola egiten dugun?

13:30.- Kubik eraikina: Eraikuntza jasangarria esperimentatzeko munduan den eraikin bakarra

• Modultar: Fase aldaketako materialez egindako fatxada-moduluaren prototipoa.

• Lanen erakusketa: Ekoauzoak, Hirigintza Bioklimatikoa, Mikroklimak...

• Eraikuntzaren industrializazioa: Eraikin duinak, jasangarriak eta merkeak egiteko modu berri baten garapena.

• Matrize ez-organikoko ehundura teknikoetan oinarritutako errefortzuko egituren sistema.

• Ikuskaritza energetikoak.



Antolatzaileak
Gipuzkoako Merkataritza Ganbera Tecnalia Adegi; Gipuzkoako Enpresarioen Elkartea
Gipuzkoako Merkataritza Ganbera | Tecnalia | Adegi; Gipuzkoako Enpresarioen Elkartea
Laguntzaileak
Donostiako Teknologi Elkartegia Euskadiko Kutxa Aguinaga Angulak Fortaleza Kafea Insalus Kaiku
Donostiako Teknologi Elkartegia | Euskadiko Kutxa Enpresak | Aguinaga Angulak | Fortaleza Kafea | Insalus | Kaiku
web: www.plugintek.com | email: plugintek@plugintek.com