PLUGINTEK | "Enpresen eta teknologiaren arteko lotura"
Zer da PLUGINTEK?
ADEGIK, GIPUZKOAKO GANBERAK eta TECNALIA Corporación Tecnológicak sustatutako enpresen eta teknologiaren arteko topagunea. Enpresei soluzio teknologikoak ekarriko dizkieten beharrak, iguripenak eta harremanak zehaztea du helburu.
Jarduera ugari
PLUGINTEK gunea enpresen eta teknologiaren arteko topaketa hori jarduera ugari eta anitz hauen bidez gauzatzeko pentsatu da:
- Berrikuntza eta enpresa-lehiakortasunari buruzko 2 hitzaldi.
- Merkatuaren eta teknologien aukerei eta joerei buruz eztabaidatzeko 6 teknoaperitibo.
- Teknologiara hurbildu eta hura probatzeko 17 dastaketa teknologiko egingo diren erakustaretoa.
- Bilera pertsonalizatuak enpresen eta TECNALIAKO adituen artean.
Nori zuzenduta dago?
Produktu eta zerbitzuen garapen teknologikoan oinarrituta, berrikuntzaren, teknologiaren eta merkatu-soluzio eta aukera berrien bila dabiltzan enpresaburu eta profesionalei.
Izena eman ondoren doan etor zaitezke.
Enpresentzako interesa
- Hainbat sektore industrialetako merkatu- eta teknologia-joerak identifikatzea.
- Enpresei TECNALIAKO Teknologia Zentroek eskaintzen duten teknologia gerturatzea.
- Produktu, prozesu edo merkatu berriak garatzeko bazkide teknologikoa bilatzea.
- TECNALIAKO negozio-unitateen arduradunekin harreman pertsonalizatua ezartzea.
- Abian dauden proiektu berritzaileak ezagutzea, zuzeneko erakustaldi teknologikoen bidez.
Helburuak
- Teknologoak eta enpresako buru edo zuzendariak harremanetan jartzea.
- Enpresek I+G+b arloko behar eta iguripenei buruz dituzten eskaera orokor nahiz zehatzak jasotzea.
- Enpresek I+G+b ekintzak diseinatzean dituzten zailtasunak ezagutzea (planifikazioari eta estrategiari buruzkoak)
- Enpresetara hurbiltzea eta haiei TECNALIAren errealitatea helaraztea. TECNALIAk punta-puntako ikerkuntza eta enpresaren errealitatearekin lotutako I+G+b jarduerak bateratzen ditu, eguneroko arazoak konpontzeko.