Plugintek; Enpresen eta teknologiaren arteko lotura

Desarrollado por anfora.net
Castellano | Euskera | Harremanetarako
Donostiako Teknologi Elkartegia. 2010eko Apirilaren 27 eta 28an. Plugintek; Enpresen eta teknologiaren arteko lotura.
Donostiako Teknologi Elkartegia. 2010eko Apirilaren 27 eta 28an. Plugintek; Enpresen eta teknologiaren arteko lotura.
Egitaraua Lekua Izen-ematea
Imagen de conferencias
Hemen zaude: http://www.plugintek.com/eu/reuniones_personalizadas.php

Enpresen eta TECNALIAko unitateen artean iritzia trukatzeko nahiz aholkuak eskatzeko bilerak egiteko aukera izango da ekitaldian zehar. Gogoratu TECNALIArekiko lan-bilera aldez aurretik eskatu behar duzula, izena emateko formularioaren bidez.

Aeroespaziala

Bezeroaren zehaztapenetara egokitutako produktuaren garapen integrala, fabrikazio malguagoa, sendoagoa eta integratuagoa lortzeko. Pisua murriztea prestaziorik galdu gabe, motor isilagoak lortzea, nanomaterialen gisako material berriak, birziklagarriak, sendoak eta arinak garatzea nahi da, eta horretan datza unitate honen jarduera.

Elikagaigintza

Elikagaien eta produktuen ikuspegi global eta integratu batez ikertzen dugu, ingurumena zainduz, eta kontsumitzailea ardatz hartuta. Hauek dira gure I+G+b arlo nagusiak: Elikadura-segurtasuna, produktu berriak, prozesuak eta produktuak hobetzea, elikadura-teknologia berriak aplikatzea, ingurumen-hobekuntza, eta garapen gastronomikoak.

Automobilgintza

Automobilgintzan aintzatetsitako eragile teknologikoa, kide teknologikotzat hartua zenbait segmentutan, sektorearen eskakizun nagusien aurrean garatutako jarduerari esker.

Eraikuntza

Eraikuntza Unitateak hainbat aplikazio-eremu lantzen ditu: materialen fabrikatzaileentzako planteamendu apurtzaileenetatik hasi -nanoteknologia erabilita-, eta hiriaren kudeatzaileek ondarearen balioa jartzeko dituzten beharrak asetzeraino. Hori guztia, eraikuntzan industrializazioari eta energiari lotutako negozio guztiei laguntza emanez.

Energia

Europako industriak, eta zehazki Espainiakoak, lehiakortasuna teknologia berrien aplikazioan oinarritu dute, bereziki, teknologia berriztagarrietan. TECNALIAREN apustuak bi norabide hauek ditu: Energia berriztagarriak, eta elektrizitatea eta hidrogenoaren gisako energia-garraiatzaile eraginkor eta jasangarriak.

Galdaketa

Gure bezeroen garapen-estrategiak sortu, bultzatu eta arrakastaz abian jartzea, lidergoan, espezializazioan eta bikaintasun teknologikoan oinarrituta.

Infotech

Logistika eta industria-sektoreen balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuak garatzeko oinarrizko IKT teknologiak.

Nekazaritza-berrikuntza

Nekazaritza eta basozaintza, abeltzaintza, sektorearekin lotutako industria osagarria, industria farmazeutikoa eta oinarri bioteknologikoduna dira horren jardueraren helburu. Horretaz gain, eskumena duten administrazioekin batera lanean dihardu, sektorearen ikerketa eta garapenean.

Itsas ikerkuntza

Jakintza-arlo askotako erantzunak ematen ditu. Hala, baliabide naturalen kudeaketari eta itsasoaren erabilerari buruzko aholkularitza eskaintzeaz gain, kostaldearen, arrantza-industriaren eta itsas industriaren kudeaketan sortzen diren arazo teknologikoak konpontzea du helburu.

Ingurumena - Baliabide naturalak

Baliabide naturalen eta horiek nekazal jarduerekin duten elkarrekintzaren ebaluazioan eta kudeaketan erreferentziazko eragile teknologikoa da, eta administrazioaren, gizartearen eta ekoenpresen eskaerak artatzen ditu.

Hiri-ingurumena eta Ingurumen Industriala

Gure ingurumena zaintzen eta hobetzen laguntzea, ekoberrikuntza eta sorkuntzaren bidez, ekintzak eginez eta pertsonek garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa oinarri hartuta.

Osasuna eta bizi-kalitatea

Teknologia berriak osasunaren eta bizi-kalitatearen alorrean, pertsonen zerbitzura, batez ere pertsona zaharren edo ezintasunen bat dutenen zerbitzura.

Siderurgia

Sektore siderurgikora bideratutako soluzio berritzaileak, lehiakortasuna handitzen laguntzeko.

Berrikuntza-sistemak

Berrikuntza-sistematan berrikuntzak sartzeko, behar-beharrezkoa da giza talde ona izatea eta gure I+G berrikuntzaren arloan bertan sustatzea. Horiek dira, hain zuzen ere, gure erronkak eta inbertsio-eremuak. Hori da bide bakarra gure bezeroei eta, oro har, gizarteari balio handiagoa emateko.

Sistema industrialak

Produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko, fabrikatzeko, mantentzeko eta iraungitzeko baliabide berriak garatzen ditu, enpresen lehiakortasuna handitzeko helburuarekin.

Informazioaren gizartea

Arrail digitala txikitzea du misioa; horretarako, IKTetarako sarbidea hurbildu eta erraztu nahi die herritarrei eta enpresa txikiei, prestakuntzara eta dibulgaziora, ezagutzen egiaztapenera, eta enpresa txiki eta ertainetan prozesuen digitalizazioa bultzatzera bideratutako ekimenen bidez.

Software

Teknologia eta tresnak garatzeaz gain, kudeaketa-praktikak eta transferentzia-prozesuak gauzatzen ditu, bere bezeroentzako balio kuantifikagarria sortuz.

SOFWARE Unitateak bere bezeroentzako balioa sortzen du, teknologiak, arkitekturak, estandareak eta prozesuak garatzen eta hedatzen, software sistema seguru, errentagarri eta konfidagarriak lortzeko helburuarekin.

Aplikazio eremuak: Prozesu kalitatea eta hobekuntza; Negozio Digitala eta Etorkizuneko Internet-era zuzendutako zerbitzuak; Software sistema "empotratuak"; Segurtasuna eta konfidantza.

Telecom

Telekomunikazioen sektorearen I+G behar espezifikoetara bideratua, erakunde publiko eta pribatuak hornitzen ditu, eta berrikuntza eta teknologiaren bidez balioa transferitzen dio gizarteari.

Antolatzaileak
Gipuzkoako Merkataritza Ganbera Tecnalia Adegi; Gipuzkoako Enpresarioen Elkartea
Gipuzkoako Merkataritza Ganbera | Tecnalia | Adegi; Gipuzkoako Enpresarioen Elkartea
Laguntzaileak
Donostiako Teknologi Elkartegia Euskadiko Kutxa Aguinaga Angulak Fortaleza Kafea Insalus Kaiku
Donostiako Teknologi Elkartegia | Euskadiko Kutxa Enpresak | Aguinaga Angulak | Fortaleza Kafea | Insalus | Kaiku
web: www.plugintek.com | email: plugintek@plugintek.com